Osasun Saila

2. oroitzapen-dosia

Nori dago zuzenduta?

Bigarren oroitzapen-dosia honetarako gomendatu da:

  • Bigarren oroitzapen-dosia 60 urteko eta gehiagoko biztanleentzat.
  • Adinekoen egoitzetan eta beste desgaitasun-zentroetan bizi diren pertsonentzat, arrisku-baldintzak dituztenentzat, lehen mailako arreta zein ospitale-arreta publiko eta pribatuko zentro, zerbitzu eta establezimenduetako langileentzat, osasun-larrialdietako zerbitzuetan pazienteekin kontaktuan lan egiten duten pertsonentzat.
  • Adinekoen edo desgaitasuna duten pertsonen egoitzetako langileentzat gomendatuta dago.

Era berean, arrisku-faktorerik gabeko 60 urtetik beherako pertsonek jaso ahal izango dute bigarren oroitzapen-dosia, eskatzen badute.

Bigarren errefortzu dosia

Nola eska daiteke ordua?

Ordua osasun-zentroan (leiho berri batean irekitzen da) eska daiteke, bertara edo 900-20-30-50 zenbakira deituta. Halaber, Aurretiko Web Zita (leiho berri batean irekitzen da)(Oroitzapen Dosia) erabili ahal izango da.

Kontuan hartu beharrekoak:

  • Txertoaren oroitzapen-dosia jasotzeko, beharrezkoa da lehen txertaketa-pauta osoa jasota izatea eta azken dositik 5 hilabete igarotzea. Epe horrez gain, COVIDa duela gutxi izan bada, honako aldi hauek itxaron beharko dira, diagnostikotik aurrera zenbatzen hasita:
    • HIRU HILABETE 80 urtetik gorako pertsona instituzionalizatu edo immunodeprimituentzat.
    • BOST HILABETE gainerako herritarrentzat.
Cita previa COVID-19
  • Arrazoiren batengatik txertoa behar duten 12-18 urteko pertsonek arestian adierazitako telefonoen bidez eska dezakete ordua.

Txertoen ezaugarriak

2022ko irailean eta urrian, omicron aldaera berrietara egokitutako lau txerto baimendu dira Europar Batasunean. Egokitutako txerto horiek ARNm motako txerto bibalenteak dira, jatorrizko anduiaren eta BA.1 aldaeraren aurkakoa eta jatorrizko anduiaren eta BA.4/BA.5 aldaeraren aurkakoa (Comirnaty eta Spikevax).

12 urteko eta gehiagoko pertsonentzako oroitzapen-dosi gisa erabiltzeko baimendutako ARNm motako txerto bibalente berri horiek (Comirnaty original/BA.4/5 izenekoa 5-11 urteko haurrentzako oroitzapen-dosi gisa ere baimenduta dago) erantzun immunea eta, beraz, zeinu kliniko guztien aurkako babesa indartu eta areagotu dezakete. Dauden datu kliniko eta aurreklinikoekin ondoriozta daiteke lau txerto horietako edozein dela alternatiba egokia, eta ez dagoela ebidentziarik baten edo bestearen alde egiteko.


Ohiko galderak

  • Immunoeskasia duten pertsonen kasuan, dosi gehigarri bat jartzen da, eta, beraz, oroitzapen-dosi hau 5. dosia izango da haientzat. Beharrezkoa da oroitzapen-dosi hau jasotzea babes egokia izaten jarraitzeko. Eskatu ordua webgunearen bitartez (leiho berri batean irekitzen da) edo zure osasun-zentrora (leiho berri batean irekitzen da) deituta.

  • Infekzioa jasan ala ez, komeni da oroitzapen-dosia jartzea.

  • Hirugarren dosia edo lehen oroitzapen-dosia jarri behar duzu.

  • Eskatu ordua webgunearen bitartez (leiho berri batean irekitzen da) edo zure osasun-zentrora (leiho berri batean irekitzen da) deituta.

  • Aurrez infekzioa izan duten (diagnostiko erregistratuarekin) 80 urteko eta gehiagoko pertsonen, adinekoen zentroetan bizi direnen eta immunoezabatze-maila handiko pertsonen kasuan, infekzioa gertatu eta gutxienez 3 hilabete igaro ondoren jarriko da oroitzapen-dosia.

  • Gainerako biztanle taldeetan, infekzioaren ondoren oroitzapen-dosia jartzeko igaro beharreko aldia 5 hilabete izango da.

  • Ez, lehen txertaketa-pauta osatu behar duzu aurretik, Janssen txertoaren dosi bakarra jaso duzunean edota infekzioa 1. dosia jaso aurretik igaro duzunean izan ezik.

  • Jarri harremanetan zure osasun-zentroarekin (leiho berri batean irekitzen da), eta azaldu zure egoera.

  • Bai. Berdin da zenbat aldiz izan duzun COVID-19a; oroitzapen-dosia jaso behar duzu biztanle kaltebera bazara eta azken dosia jarri zizutenetik gutxienez 5 hilabete igaro badira.

  • Infekzioa duela gutxi izan baduzu, infekzioa izan eta gutxienez 5 hilabetetan egon beharko duzu zain (edo 3 hilabetetan 80 urte edo gehiago badituzu, adinekoen zentro batean bizi bazara edo immunoezabatze-maila handia baduzu).

  • Bai, biak bereiz jaso ditzakezu, baina ez dago kontraindikaziorik egun berean jasotzeko, eta ondorio kaltegarriak ez dira handiagoak. Gainera, abantaila da zuretzat, behin baino ez baituzu joan beharko osasun-zentrora.

  • Osakidetzak birusaren aldaeretara egokitutako txerto berriak erabiliko ditu oroitzapen-dosi gisa.
  • Eskuragarritasunaren arabera, honako bi txerto hauetako edozein eskainiko du:
    • BioNTech/Pfizer-en COMIRNATY ORIGINAL/OMICRON BA.4-5, eta Moderna/Lonza-ren SPIKEVAX ORIGINAL/OMICRON BA.1.
  • Biak dira eraginkorrak eta seguruak. Bi prestakinen baliokidetasuna dela eta, ez da aurreikusten txerto mota espezifiko bat eskatzea, biak egokiak baitira.
  • Txerto horiek aurretik jaso den txerto mota edozein dela ere erabil daitezke. Izan ere, oroitzapen-efekturik handiena “pauta heterologo” izenekoek dutela ikusi da; alegia, txerto horiek aurretik beste txerto mota bat jaso duen pertsona bati jartzen dizkiogunean.

Azken aldaketako data: